Penitentzia gurutzea izen
bereko kalean kokatuta dago. Estilo errenazentista-erromanista berantiarrekoa da, 1611.urtekoa. Gurutzearen
irudikapeneko alde batean Ama Birjina ageri da umea besoetan duela eta bestean
aldean, gurutzefika. Nahikoa lausotua
dagoen arren, hareharrian ondorengo testu hau irakur daiteke: “Gurutze hau
Rodrigo Abad de Mendecanok eginarazi zuen, zuok irakurleok erregutuiozue
subiranoari".