Egungo liburutegia aintzina Santiago bidea egiteko Bermeon lehorreratzen ziren erromesentzako ospitalea izan zen. Gaixo lutsakorren zainketarako ere erabili ohi zen.
Irekiera data ezagutzen ez den arren, jakin badakigu 1632. urtean Bizkaiko Jaurerriak bere itxiera agindu zuela.
Liburutegia kokatuta dagoen izkina portuko alderik zaharrena da. Garai batean hiltegi eta arrantzaleen lonja gisa erabili zen. Gaur egun oraindik izen horiekin ezagutzen da.