PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Natura eta hondartzak


​​​​​Portuondo eta Talako begiratokietatik eta Santa Katalina ermita ingurutik itsasadarraren bista onenak ikus daitezke. Ogoñoko lurmuturra eta Izaro uhartea dira paisaiako elementu bereizgarrienak.

1984. urtean Unescok Gizadiaren Ondare eta Biosfera Erreserba izendatu zuen Urdaibai. Bizkaiko Golkoaren urmael batean kokaturik dago eta flora eta fauna paregabeak izateaz gain, itsasaldeko klima epel eta heze batez gozatzen du. Urdaibaien lau interesgune nabarmentzen dira: Mundakako itsasadarrari lotutako hezeguneak, artadi kantauriarrak, kosta-lerroa eta landazabal atlantikoa.

Laidatxu hondartza, ipar haizetik babestuta dagoen hareatza polita da;  umeak dituzten familientzat guztiz gomendagarria da. Txorrokopunta, portua eta Ondartzape kala txikia ere bainu eremu lasaiak dira.​

Jatorria
Helmuga