PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

PR BI-178 Padurako misterioak

Foruko Erromatarren kokalekutik hasita, Euskal Autonomo Erkidegoaren hezegune garrantxitsueneagoaren barrena eramango zaigu ibilbide honek, natura eta historiko aberastasun handikoa.

Ibilbidearen hasiera eta amaiera: FORUA

Gehienezko aldea: 40 m

Distantzia: 7 km

Gutxi beherako iraupena: 3 ordu

Ibilbide hau Foruko Erromatarren kokalekuaren ondoan hasten da, erromatarrak I-III. mendearen artean bizi ziren lekuan.

Itsasadarrako ibarrako gailur txiki honetatik Elexaldeko bideruntz ekingo diogu ibilbideari, San Martin eliza topatuko dugunean (XVII. mendeakoa) gurutzadura eder batekin. Aurreragoa, udaletxearen aurretik pasa ondoren, horma baten ondoan eta Biozko baserriaren ondoan, gezi batekin topatuko dugu jarraitu behar dugun bidea erakutsiz. Eskubitara, eta PRen ikurrak jarraituz, Gaitoka Auzora iritsiko gara, eskubitan dauden txakolizko harriaren antzinako mahats-parrak arretaz begiratuko ditugu. Apur bat aurrerago, gurutzadur bitxi bat ikusi eta gero, eskubitara berriz Triñeko baselizaren ondora iritsiko gara eta itsasadarrako ibarrako gainetik bista ederraz gozatuko dugu.

Leku honetan galtzada asfaltatzeari utzi egingo diogu eta eskubira jaisten hasiko gara pinuen artean trenbideetara iritsi arte. Trenbideak zeharkatuko ditugu arreta handiz eta, sasiko tarte txikian pasa ondoren, mendi-bide egokitu batean sartuko gara eta gure ezkerretara eta itsasadarra ondoan ibili eta gero, mendi-bide egokitua mozten da. Hemen bista ederrak ikusiko ditugu, gure ezkerretara bidezidor bat hartuz gero, eta itsasadarraren ondoan jarraituko dugu gure bidea, aintzinako ontziratzeko porturaino eta Muruetako teilagineraino aleigatuko arte. Teilaginen honetan, XVI. mendetik existitzen dena, teilak, adreiluak eta karea egiten zituzten. Teilaginea ezkerrean utzi eta gero bidezidorra padura betean jarraituko dugu eta Muruetako ontziola urrutik ikusi ondoren trenbideak topatuko ditugu berriz.

Trenbideak arretaz gurutzatuko ditugu orain ere eta pinu artean dagoen burdibide batean sartuz gero auzo-bide batetara aterako gara. Leku hortan ezkerretara joango gara bidegurutze batera iritsi arte eta han eskubitara joango gara eta Goierri Auzora igoko gara. Auzo honetan Murueta Goiengo eta Murueta Torre baserri ederrak (XVIII. mendekoak) miretsi egingo ditugu. Hemendik, baserri artean jarraituz, Muruetako Andra Mariaren Elizaraino (XIX. mendekoa) aleigatuko gara eta berriki eraikitako txaleten artean igoko gara eta ezkerrean eta gure oinaldean Maiukitza Errota ikusiko dugu, eta bista ederrak ere bai. Jaisten jarraituko dugu auzo-bidetik bidegurutze batera iritsi arte Akurio Baserriaren ondoan.

Bide asfaltatzeei utzi egingo dizkiegu eskubitara eta ezkerretara, eta aurrean dagoen lur bidea aukeratuko dugu. Errekatxo bat gurutzatuko dugu eta pinu artean igoko gara gure eskubian geratzen den baserrira heldu arte. Hemen, galtzada asfaltatzera bueltatuko gara, ezkerretara biratzen, eta Santiene Etxea eskubian utziz gero, harri txikiko mendi-bidetik igoko gara baserri batera aleigatu arte. PR ikurrak jarraituz, beti bezala, auzoko bidetik jarraituko dugu eta bidegurutz berri batera helduko gara eta eskubitara joango gara hasierako bidearekin topo eginez. Orain bueltatzeari ekingo diogu Biozko eta Elexalde Baserritik pasatuz, Foruko Erromatarren kokalekura iritsi arte, gure ibilbideko hasierako eta amaierako puntuak direnak.​

MotaIzenaTamainaData
pdf
PR BI-178 FORUA-MURUETA206.50 KB 2015/09/03 9:56