PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

PR BI-176 - Lamien Ibilbidea

Mundakako liluragarri eta marinel-herritik, Katillotxu mendira igoko gara, gero Lamiaran haranatik jaisteko, Lamiako talde bat bizi zen lekuan, herri-usadioak esaten duen bezala.

Ibilbidearen hasiera: Pontuondo (MUNDAKA)

Ibilbideraren amaiera: Mundaka

Gehienezko aldea: 130 metro

Distantzia: 5,4 km

Gutxi gora beherako iraupena: bi ordu.

Ibilbidea Mundakako erdigunean hasten da.

Hortik Laidatxu hondartzako bidea hartuko dugu. Hondartzatik eta basterbidean erabiliz Potuondo kanpinaraino ailegatuko gara, kanpina zeharkatuko dugu jaisten den bidea jarraituz Mundaka Sukarrietatik aldentzen duen errekatxoraino iritsiz. Portuondoko berezko portu eta polita geratzen da ezkerreko aldean, garai bateko kortsarioen eta erromatarren babeslekua. Malda igotzen da Gernika-Bermeoko errepide handiraino heldu arte, eta errepide hori gurutzatuko dugu metro batzuk aurrerago, gero jaisteko eskubira San Anton baserrira joan arte, eta aldamenean dagoen auzo-bide bat hartuko dugu, ezkerreko aldean, Ilumpe baserrira eramango gaituena. Leku hortan jaisten den bidea hastuko dugu baso-ustiapenera iritsiz eta han ezkerretara joko dugu, eta metro batzuk aurrerago Munitiz Auzora auzo-bidera ailegatuko gara. Han eskubira joko dugu, Katillotxu mendiaren bidea adierazten dizkiguten geziak jarraituz. Bide hau segituz Abaroa Goikoa baserriaren inguruneraino iritsiko gara eta han aintzinako geziek eskubitara eramango gaituzte baso-ustiapen handia jarraituz, Katillotxuruntz. Pista honek Katillotxu iparraldeko aldetik eramaten gaitu ur-biltoki txiki bateraraino. Bidegurutze berri batean aurrean dagoen bidea hartu beharko dugu eta beste bidegurutze batera ailegatuko gara, eta eskubikoa aukeratuko dugu Arketa-Aranburu auzora eramango gaitueneraino. Baserri polit batzuen artean jaitsiko gara bidegurutze bide batera iritsi arte, aintzinako herri-eskolaren autobus-geltoki bat dagoenean eta ezkerretara joango gara. Bide hortatik Solaguren baserriraino helduko gara, baita lau bideko bidegurutze bateraino, eta eskubitara bigarren bidea hartuko dugu Lamiarango aintzinako baselizako muinarenganaino iritsiko gara. Baseliza pasa ondoren horma zaharren artean jaitsiko gara hiru bideko bidegurutzeraino heldu arte, eta aurrean dagoena eta errepide handian paraleloan dagoena eta Mundakako gasolindegiraino iristen dena.

MotaIzenaTamaina
pdf
PR BI-176 MUNDAKA166.83 KB