PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Mundaka eta bere historia

  • Turismo Mundaka

Mundaka, izena duen itsasadarraren bokalean dagoen udalerria, Busturiako merindadeko elizatea da. Bere jatorria oso zaharra eta ezezaguna denez, denbora luzean zehar fabuletan eta elezaharretan oinarritutako fundazioak esleitu zaizkio.

Mundaka, bere lehen izena Munaka izan zena, Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietan lehenengo bozka eta eserlekua izan zen. Beraz, Jaurerriko elizaterik zaharrena dela interpretatzen da.

Mundakako lehen albisteen artean, Altamira jauregia dago. Bertan bizi izan zen XI. mendearen amaieran Eskoziako infanta, Bizkaiko Lehen Jauna zen Jaun Zuriaren ama.

Herria, batez ere, arrantzan eta itsas merkataritzan aritu zen antzinatik (arrantzaleen kofradia baten egoitza garrantzitsua izan zen). XIX. mendearen amaieratik eta XX. mendearen hasieratik, elizatea modernizatu eta eraldatu egin zen, eta diru-iturri berri bat sortu: turismoa. Batez ere 80ko hamarkadatik aurrera izan zen, surfak Euskal Herri osoan izan zuen gorakadarekin; eta batez ere udalerri honetan, bere ezker olatuari esker, munduko onenetakoa.


Udaletik nire ongietorririk beroena egiten dizuet, gure ateak ireki nahi dizkizuegu gure herriaren informazio kultural eta turistikoa erakusteko. Horrek xarma handia du, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan dagoen Busturialdeko eskualdean kokatuta baitago.

Bisita egitera eta esperientziaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu.

Agur bero bat.

Sorne Arano Rubio

Mundakako alkatea