PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

PR BI-160 Txakolinaren gerizpean ibiliz

Ibilbide honek Busturiako erakargarri turistiko ezagutzera eramango gaitu. Atlaltikoko landazabala, txakolinaren mahats-iparrak, padura, aintzinako galtzaden arrastoak eta Madariagako Dorrea, Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa.

Busturia eta Sukarrietaren artean mugatzen duen bihurgunean hasten da ibilbide hau, garai bateko "Ramona" jatetxe ondoan zegoen bidexka.

Igoera hasten dugu zementuzko bidean, eta hasi eta berehala eskualde osoko hobeto mantenduak dauden erdi aroko galtzada arrastoak topatu ditugu. Jarraituko dugu igotzen eta ezkerretara aintzinako karegile arrastoak aurkituko ditugu, gero aurrera segitzeko. Mila metro aurrerago bide asfaltatzera aterako gara Axperaino gidatzen gaituena; aurrera jarraituko gara eta gure eskubitara garai bateko txakolinako mahats-iparren egitura alde batera utziz eta hauek bukatutakoan aurrera jarraituko dugu harriko zubi txiki bateraino iritsi.

Zubi hori gurutzatuko dugu gure eskubira Santa Maria elizaraino iritsi arte, bere atariaren aurrean pasatuko gara portada ederra mirestekoeta gero udaletxea garai bateko eskola ailegatu arte. Baina horra iritsi baino lehen eskubitara joko gara eta errepide nagusian paraleloan dagoen bidexkan sartuko gara. Eskubian izeiak egongo dira eta hauen atzean karstika loraketak ederrak ikusiko ditugu. Aurrera segituko gara jarraitzen den bidegurutzean eta txabola bat ezkerrrean utzi ondoren, haritza eta pikondo artean, estua den bidexka bat harriko horma pareleloan joaten dena hartuko dugu eta San Bartolome eramaten gaituen errepide asfaltatze batean bukatuko dugu. Arrionaren etxearen aurrean pasatuk gara, etxe hori aintzinako harrobi baten behealdean dago; aurrera jarraituz bidegurutze batera iritsi arte eta eskubiko bidea hartuko dugu eta aurrean aurkituko dugi San Ba​​​rtolome baseliza. Baseliza utzi eta gero beste bidegurutze batera ailegatikuko gara eta ezkerreko bidea hartuko dugu eta aurrean segituko dugu errepide asfaltatzean ingurantzen gaituen landazabalak disfrutatuz; gozatuko dugu ere Altamirako harrobi dotoreaz Altamirako San Migel elizaraino. Eliza atzean utzita ezkerrera joko dugu errepide handira iritsi arte eta beste aldera gurutzatuko dugu Crispin Tabernaren ondoan.

Aurrera jarraitu eta metro batzuk gutzitara, zaharren egoitzaren aldamenean, ezkerreko bidea hartuko dugu. Eskubian San Cristobal baseliza utziko dugo. Eskubitara begiratuz Urdabaiko paduraren bista ederretaz eta beraren erloju dorreaz gozatuko dugu. Metro batzuetara bidegurutzaren batean eskubian bigarren bidea aukeratuko dugu. Etxeberri eta Etxeberri Beheko (arku polit batekin) baserrien aurrean pasatuko gara, eta bigarrenaren aurrean eskubitara joango gara eta jarraian eta ezkerrean dagoen norabide debekatutako seinalaren ondoan. Zementuzko bide bat hartuko dugu San Cristobalaraino jaisten dena, Tenis Club jatetxearen ondoan.

Hemen eskubitara biratuko gara jaisteko ezkerrean dagoen trendibe bateraino eramaten duen bidea aukeratu arte. Trenbideak gurutzatu eta gero ezkerretara joko dugu eta Urkiza baserriaren gertu pasatuko gara. Berriz trenbideak gurutzatuko ditugu eta igotzen hasiko diogu padurara begiratzen dituzten esertzeko bankuetara iritsi arte. Hemen eskubitara joango gara eta aurrera jarrraituz eta San Antonio hondartza (izen bereko baselizarekin eta BBBko udalekuekin) eskubian utziz. Bidegurutze iritsi gara era aurrera jarraituko dugu tren geltokira ailegatu arte. Hor gurutza dezakegu trenbidde-pasagune erabiliz eta ezkerretara joko dugu garai bateko Txatxarramendiko itsaski-haztegia ikusteko edo gure ibilbideari amaiera emateko geltokiaren atzeatik jarraituz Txatxarramendiko irlara eramaten duen zubiraino heltzen, eta hortik hasierako gunera iritsiz.

MotaIzenaTamainaData
pdf
PR BI-160 BUSTURIA180.71 KB 2015/09/03 9:55