PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

PR BI-179 San Juanen urratsen aztean

Aintzinean Bermeotik Donibanera joateko erabiltzen zen bide zaharra. Gaztelugatxeko San Juan erdiuharteko itxurarekin haitz bat da, San Juani eskeinita baseliza txiki batekin gailentzen da. Biotipo babestua adierazitako ingurunea.

Ibilbidearen hasiera eta amiera: BERMEO

Gehienezko aldea: 430 metro

Distantzia: 10 Km

Gutxi gora beherako iraupena: hiru ordu

Oraingo honetan Bermeoko marinel-herrian hasiko dugu gure ibilbidea. Kondaira bat izaten da Bermeon, San Juan, Bermeoko portuan lehorreratu eta gero, Gaztelugatxeko San Juaneko baselizara hiru pausu luzean iritsi zela esaten dena. Guk ibilbide berbera egingo dugu, baina San Juanek baino gehiago ibiliz gero.

Bermeoko alde zaharrean ekingo diogu ibilbideari, San Juanen Arkuan hain zuzen ere, aintzinako XIV. mendeko harresiko atea eta geratzen den bakarra.

Kanposantuko bideruntz ibiliko gara eta institutuko atea pasa ondoren Arene Auzora helduko gara, bigarren oinatza dagoen lekua. Auzo honetan, Aranburu baserriaren ondoan, gure PRko lehenengo seinalea aurkituko dugun lekuan eta San Juaneko baseliza bidearen informazioaren berri ematen diguna. Orain Bermeo eta Bakio lotzen duen bidea utzi eta gero gure ezkerrean dagoen auzo-bidea igoko gara. Berehala eskubitara okertzen gaitu mugarriarekin aurkituko dugu eta auzo-bidea alde batetik utzi ondoren burdibide bat igoko dugu pinuen artean. Aldapa igoz, bideak ezkerretara okertzen duen lekuan eta horko alboan, atentzio emanten duen gurutz handi batekin topatuko dugu, non dagoen kokatuta harrigarria baita. Gora jarraituko gara, PR seinaleak segituz, Kurutze Auzoko auzo-bidera atera arte. Galtzada asfaltatzea metro gutxira bukatzen dela ikusiko dugu eta Martikorena Baserriren sarreran beste gezi bat ikusiko dugu berriro jarraitzeko bidea erakutziz. Eukalipto artean igoko gara eta gero pinu artean zelaigune batera atera arte bidegurutze batekin.

Hemen gezi batzuekin topatuko dugu berriz, GR 98 bidearen berri emanez, hortik ere pasatzen du eta, eta baita gure PR ibilbidaren berri emanez ere. Gure bidea jarraitzeko eskubian dagoen bidea artu eta mendi-bide zabal bat igotzen jarraituko dugu. Gainera ailegatzean ote zuriz beteta dagoen hegalek eta Bakioko eta itsasoko sekulako bistek harrituko gaituzte. Elektrizitate etxetxo bat pasa eta gero eta geroago telefonía mugikorraren antena pasa ondoren hartxintxarreko mendi-bide bat jaisten hasiko gara. Mendi-bide honen amaieran Bizkaiko erromanikoko altxor bat azalduko da gure aurrean: San Pelaioren baseliza.

Baseliza hona iritsi eta gero gutxi geratuko zaigu gure ibilbideari amaiera emateko. Kanposatu txikiaren ondoan gure eskubian pasa ondoren Bakio eta Bermeo lotzen duen errepide nagusira jaitsiko gara. Arreta handiz beste aldera pasatuko gara eta aurrean dagoen bidea hartuz Eneperi Jatetxera joan eta gero eskubitara okertuko gara. Berriz jaitsiko gara eta etxe pare bat utziz gero eta Gaztelugatxeko San Juaneko haitzako irudi harrigarriak txundituko gaitu, San Juanen bazeliza txikiaz gailenduta, harrituko gaitu. Gure eskubian dagoen bidexka jaistea geratuko zaigu bakarrik eta bidea asfaltatzea aurkitu ondoren 231 eskailera igoko ditugu haitzako tontorrera iritsi arte. Gailurrean, San Juanen hirugarren eta azken pausu luzea ikusi dezakegu, eta biotipo babestua adierazitako ingurunearen bista hunkigarriak ere.​​

MotaIzenaTamainaData
pdf
PR BI-179 BERMEO180.99 KB 2015/09/03 9:59