Ongietorria eman nahi dizuet bisita birtual honetara. Webgune honen bidez Mundakako ateak zabaldu nahi dizkizuet gure herriko kultura eta turismo informazioaren berri izan dezazuen. Busturialdeko eskualdean, Urdaibaiko Biosferaren barruan kokaturiko xarma handiko herria da gurea. Etor zaitezte gu ezagutzera, bisitatzera eta gurekin batera herriaz gozatzera. Zinez, ez zarete damutuko.
Adeitasunez, agur eta laster arte,
Irati Gondra Martinez
Mundakako Alkatea