PRUEBA COOKIES ENLACE
COOKIES

Historia


Mundakako herria, izen bera duen itsasadarraren bokalean kokaturik dagoen Busturiako merindadeko elizatea da. Bere jatorria ezezaguna eta oso antzinakoa da. Horrexegatik, hainbat elezahar eta kondaira egotzi zaizkio herriaren sorrerari.

Mundakak, hasiera batean Munaca izenez ezagutzen zenak, Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietako lehenengo botu eta jarlekua hartu zituen. Jaurerriko elizaterik aintzinakoena denaren seinale.

Mundakari buruz ezagutzen diren lehen aipamenen artean  Altamirako Jauregia agertzen da. Dirudienez, XI. mendearen amaieran  Eskoziako Infanta bizi izan zen bertan,  Bizkaiko lehenengo Jauna izango zen Jaun Zuriaren ama, hain zuzen ere. ​